cas 1 - bandeau detail

Exposition au Musée Historique

Découvrez deux artistes invités au Musée Historique

  • Ajouter aux favoris
  • Imprimer

Catégorie(s) : Culture

Camille MASSON-TALANSIER Tabula Rasa, la destruction du patrimoine culturel mondial

« Tabula Rasa est une installation réquisitoire mettant en scène les destructions des biens culturels dans le monde : du vandalisme par ignorance, par oubli, par cupidité, par nettoyage culturel et par fanatisme. Tabula Rasa trouve son inspiration dans le choc des images diffusant des scènes tragiques du musée irakien de Mossoul sous les marteaux de l’Etat Islamique, des pillages du Musée de Baghdâd et du Musée de Minya en Egypte pendant le Printemps Arabe, du vandalisme actuel de fresques millénaires en Cappadoce mais aussi du patrimoine industriel croulant et du patrimoine français en état de délabrement avancé. C’est là où tragiquement nous ouvrons la boîte de Pandore pour remonter plus loin, les révolutions iconoclastes, puritaines, françaises, russes, chinoises rappelant Daech dans leurs sinistres purifications culturelles ou leur négligence à dessein. C’est aussi le passé culturel et mémoriel brisé par le progrès économique au Vietnam et en Chine, le béton vulgaire aux couleurs criardes qui remplace le bois millénaire des temples, ou le passé ancien ou récent est considéré toujours par le filtre idéologique et la course au gain. C’est mon cri de colère mais aussi mon cri d’amour devant tant de beauté qu’on cherche à détruire ou à effacer. Effacer pour faire oublier, donc nier. Cette installation a été nourrie de contacts avec des savants, des universitaires, des archéologues, des religieux qui m’ont enrichie de leurs connaissances sur le terrain ». https://camillemassontalansier.com/

Ali YOUSIF AL-BAROODI Photos du bombardement de Mossoul (Irak)  

Ali Yousif al-Baroodi est photographe et universitaire irakien. Il présente une série de 14 photos sur les destructions de sa ville natale Mossoul, suite à l’implantation de l’Etat Islamique et à son éradication par les bombardements de la Coalition. Parcourant sa ville pour documenter les pierres tombées, les monuments brisés, les histoires effacées, il nous transpose dans une cité qui renaît péniblement de son cauchemar (photos prises entre 2017 et 2019). Lire sa vidéo spécialement conçue pour Biarritz : https://www.facebook.com/ville2biarritz/videos/435809673699436/

INFOS >  du 21 septembre – 19 octobre 2019 – Musée historique de Biarritz - Eglise St Andrews, Rue Broquedis - 64200 Biarritz. Exposition ouverte tous les jours de 10h à 12h30 et de 14h à 18h30. Fermé le lundi.
Tarifs : de 3 € à 6 €
 

Organisation : Affaires culturelles 05 59 41 57 50 Renseignements : Musée historique de Biarritz 05 59 24 86 28

Scolaires : 1 € / élève
Gratuité pour les accompagnants et les écoles primaires de Biarritz
Camille Masson-Talansier peut se rendre disponible pour certaines visites. Inscriptions : Affaires culturelles 05 59 41 57 50

Euskara

Erakusketa Museo Historikoan

Ondarearen Egunen karietara, bi artista gonbidatu ditugu Museo Historikora

Camille MASSON-TALANSIER Tabula Rasa, munduko kultur ondarearen suntsitzea

Tabula Rasa instalazio bat da, munduko kultur ondarearen suntsitzea irudikatzen duena: bandalismoa ezjakintasunagatik, ahanzturagatik, diruzalekeriagatik, kultur-garbiketagatik edo fanatismoagatik. Tabula Rasaren inspirazioa Mossouleko museoaren irudi izugarrietan aurkitu dut, Estatu Islamikoaren golpeen azpian, Baghdadeko museoaren lapurretan, Egiptoko Minya museoan Arabiar Udaberriaren garaian, Kapadoziako muralen gaur egungo egoeran, ondare industrialaren gainbeheran, Frantziako ondarearen andeatzean. Pandoraren kutxa irekitzen dugu tragikoki aitzinan izandako iraultzek (ikonoklastak, puritanoak, frantsesak, errusiarrak, txinatarrak) Daech oroitarazten baitigute kulturaren purifikazioaren ikuspegitik. Vietnameko eta Txinako garapen ekonomikoan andeatutako ondarea ere oroitarazten digu, non betoin hotzak mendeetako tenpluen egurra ordezkatzen duen, non iraganari filtro ideologikotik eta irabazien gosetik begiratzen zaion. Hori da nire aldarrikapena, eta hori da nire maitasuna desagertarazi nahi duten hainbesteko edertasunaren aitzinean. Desagertarazi eta ahantzi, beraz ukatu. Instalazio hau jakintsuekin, akademikoekin, arkeologoekin, erligiozaleekin izandako elkarrizketetatik abiatu dut.” https://camillemassontalansier.com/

Ali YOUSIF AL-BAROODI Mossoul-eko bonbardaketaren argazkiak (Irak)  

Ali Yousif al-Baroodi Irakeko argazkiliaria eta unibertsitateko irakaslea da. 14 argazki aurkezten dizkigu, bere sorterrian hartuak, Estatu Islamikoak hiria hartu ondotik eta Koalizioaren bonben ondotik. Bere hirian ibiliz, eroritako harriak, suntsitutako monumentuak, ezabatutako istorioak kontatzen dizkigu. Ametsgaiztotik emeki esnatzen ari den hiriaren istorioa kontatzen digu.  (2017 eta 2019 artean harturiko argazkiak). Ikusi erakusketa honen karietara eginiko bideoa: https://www.facebook.com/ville2biarritz/videos/435809673699436/

INFO >  2019ko irailaren 21etik urriaren 20ra – Miarritzeko Museo Historikoa - St Andrews Eliza, Broquedis karrika - 64200 Biarritz. Egunero irekia 10:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 18:30era. Astelehenetan itxia.
Prezioa: 3 € eta 6 € artean
Camille Masson-Talansier-ren bisita gidatuak urriaren 17an 15:00etan eta urriaren 18an, 11:00etan.  Prezioa: 3 € eta 6 € artean.

Antolatzailea: Kultura zerbitzua 05 59 41 57 50 Xehetasunak: Museo Historikoa 05 59 24 86 28

Eskolentzat: 1 € / ikasleka
Urririk helduentzat eta Biarritzeko lehen mailako eskolentzat.
Camille Masson-Talansier-ek bisita gidatuak egin ditzake.  Izen emateak: Kultura Zerbitzua 05 59 41 57 50