cas 1 - bandeau detail

VISITES GUIDEES DE L’EXPO EUGENIE + EXPO PERMANENTE

le 10 sept. 2020
à 11h00

  • Ajouter aux favoris
  • Imprimer

Catégorie(s) : Visite guidée

VISITES GUIDEES DE L’EXPO EUGENIE + EXPO PERMANENTE | Durée : 1h30

par l’Historien d’Art et conférencier Jean Loup Ménochet

Tarif : 6 € - 3 € pour les adhérents – INSCRIPTIONS AU 05 59 24 86 28 (30 personnes par groupe maximum - date annulée si moins de 12 personnes)

 

Contact

Téléphone : +33 5 59 24 86 28

Euskara

Erakusketa: Eta Eugeniak Biarritz, hiri inperiala, sortu zuen

Eugenia de Montijo enperatrizaren heriotzaren 100. urteurrena dela eta (1920ko uztailaren 11an zendu baitzen), Biarritzeko Hiriak erakusketa berri bat antolatu du Historia Museoan.

Uda honetan, Biarritzek bere inspirazio iturri handiena omenduko du, Eugenia de Montijo enperatriza. Beretzat eraikiarazi zuen bere senarrak, Napoleon III enperadoreak, Jauregi Inperiala itsaso parean, 1854an. Ondotik, Hôtel du Palais bilakatu zen, herriko harribitxietariko bat.

Eugenia de Montijo Biarritzekin maitemindua zen bere haurtzaroko bakantzak bertan pasatzen zituenetik. Espainiako jauntxo baten eta aristokrata eskoziar baten alaba zen eta 13 egonaldi egin zituen Biarritzen. Horietarik lehena 1854an Gramont gazteluan (San Martin elizatik hurbil).

Erakusketa hau gomita bat da ezohiko ibilbide bat ezagutzeko, Eugenia enperatrizak Biarritzen egindako egonaldietan barna, «maite zituen tokietan» —eta maitaarazi zituenetan—, 1854 eta 1868 artean. Hiru zatitan iraganen da, aurretikoa eta gerokoa azalduz, Etxearen eta jabegoaren, eta aldi berean hiriaren eta eskualdearenean garapenaren erritmoan:

  • Ihesaldi ederrak, 1854tik 1858ra
  • Paris Biarritzen da, «the place to be» 1859tik 1863ra
  • Ohoreak eta pozak, 1864tik 1868ra, azken egonaldia

 

                                                       Jean-Baptiste Carpeaux (1827-1875) « Etude pour le buste de l’impératrice Eugénie » (coll. Privée)

Objektu, dokumentu, obra bakoitzak bere istorioa du eta izaeraren ezaugarri bat, ikusmolde bat edo pertsona ezagun edo ezezagunekilako harremana islatzen dute —lekukotzak, anekdotak, aztarnak—, edo gertakari bat, usu lotura egiten duena inperioaren historia handiarekin. Aldi berean, Biarritzen garapenaren sinonimo da. Hiri honek beti mantendu du frantsesen azken enperatrizaren oroimena, Biarritzeren «ongilea» izan zena.  

Adibidez, potreta ugari ikusiko ditugu (tinduak, litografiak, bustoak), Jauregi Inperialeko paisaiak, hainbat grabadura, zeremonietako ezpatak, medailak, objektuak… eta ohiz kanpoko piezak; besteak beste, bagoi inperialeko prestigiozko kanapea (1860ko hamarkada) edota Bigarren Inperioko oihal bereziak.

 

Biarritzeko Historia Museoko, Arenenbergeko Museoko (Suitza) eta partikularrek prestaturiko obrekin osatu da bilduma hau.

Erakusketaren ardura Gilles Schmidt-Lissarague eta Bernadette Schmidt-Burn-ek izan dute, Napoleon IIIren Lagunak taldeko kideek.
 

Nota : 2016an Biarritzeko Hiria «Hiri Inperiala®» markaren barne sartu zen, Frantziako beste 21 helmugarekin batera. Bere helburua Lehen eta Bigarren Inperioetako ondarea balioan ematea da. Bide horretan kokatzen da erakusketa hau.  https://www.ville-imperiale.com/

Informazio praktikoa

Biarritzeko Historia Museoa – Saint-Andrew’s –Broquedis karrika (Merkatuko auzoa)
Egunero irekia (astearteetan salbu), uztailaren 11tik urriaren 11ra, 10:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 18:30era.
Xehetasunak: 05 59 24 86 28

Prezioak: 6 € / 4 € (ikasleak) / 5 € (10 pertsonatik gorako taldeak) / 3 € (langabetuak) – Urririk 12 urtetik beherakoentzat.


Erakusketaren inguruan

1.  BISITA GIDATUAK

Jean Loup Ménochet Arte Historialaria eta hizlaria
2020ko uztailaren 16a, osteguna, 11:00etan // 2020ko agorrilaren 27a, osteguna, 11:00etan // 2020ko irailaren 10a, osteguna, 11:00etan
 

2.  BISITA GIDATUAK KANPOAN
Abiatzea 10:00etan, hitzorduak izen-ematean emanen zaizkizue. Iraupena: 2 oren. Jean Loup Ménochet Arte Historialariarekin.

Kontaidazu Eugénie: 

2020ko uztailaren 18a, larunbata // 2020ko uztailaren 29a, asteazkena // 2020ko agorrilaren 8a, larunbata // 2020ko agorrilaren 19a, asteazkena // 2020ko agorrilaren 29a, larunbata // 2020ko irailaren 5a, larunbata // 2020ko irailaren 26a, larunbata

Biarritz inperiala: «Hondartzen erregina, erregeen hondartza»

2020ko uztailaren 25a, larunbata // 2020ko agorrilaren 12a, asteazkena // 2020ko agorrilaren 22a, larunbata // 2020ko irailaren 12a, larunbata // 2020ko urriaren 3a, larunbata

Bisitak osasun neurriak errespetatuz eginen dira

Prezioak: 6 € - 3 € kideentzat – IZEN-EMATEAK 05 59 24 86 28

www.musee-historique-biarritz.fr  - museehistoriquebiarritz@orange.fr

Localisation

VISITES GUIDEES DE L’EXPO EUGENIE + EXPO PERMANENTE

Rue Broquedis 64200 BIARRITZ

Calculer l'itinéraire